XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eboluzioan zehar, agian, behin baino gehiagotan gertatu da polen-hodia sortzeko fenomeno hau (gogora onddoetan ere badirela honelako ernal-hodiak).

Ziur aski, gaur egun haginean eta zipresean gertatzen den modura, makrosporangio-muturrak polinizazio-tanta batez harrapatzen zituen makrosporak.

Maila honetako landare-talderik garrantzitsuena koniferoena da.

Goi-Paleozoikoan (Goi-Karbonifero eta Permikoan) badakigu koniferoak bazirela eta horregatik garai horietarako maila hau lortua zutela pentsa daiteke.

Ez gara oraingo koniferoaz ari, oso espezializatuak bait dira hauek, baizik eta Walchia edo Lebachia moduko aintzinako koniferoez.

Hauen ezaugarriak honoko hauek lirateke: - Estrobilo emeetako ezkatak dikotomikoak ziren.

- Galtzarbean makrosporangioak eta teloma begetatiboak nahasian.

- Hosto esporangio-garraiatzaile dikotomoek estal-ezkatak eman zituzten eta galtzarbeko teloma mistoek oraingo koniferoen fruitu-ezkatak, izaiarenak e.b..

Hostoak ere lehenik dikotomikoak zirenak, murriztuz, orratz edo gilba bilakatu ziren.

Garai honetan lortuak zituzten trakeidetako punteadurak ere.

8.12. X. MAILA. ANGIOSPERMOAK
Behe-Kretazikotik hona ezagutzen dira. (Ikus 36. irudia).

UGAL-ORGANOAK
Obulutegiaren eraketa da maila honetako lorpenik handiena: Makrosporofiloak konkreszentziaz elkarlotu dira eta makrosporangio gazteak biltzen dituzte.

Ezin dute, bada, polen-aleek (mikrosporek) obozelularaino iritsi eta, beraz, karpelo-puntan (lorexakian) ernetzen dira, han polen-hodia emanez obozelularaino.

Karpeloa ez litzateke makrosporofilo biribildua baizik, eta barne aldera kurbatzean esporangioak zituzten ertzak elkarlotu ziren konkreszentziaz.

Lorezilak (mikrosporofiloak) gutxi aldatu dira, makrosporofiloekin konparatuz behintzat; landare lehortar primitiboen esporangioen oso antzeko dira.

Gutxi aldatuaren arrazoia, funtzioa bera ere gutxi aldatuta izan daiteke.

Anterarik gehienetan lau polen-zaku dauzkagu.

Azken batetan, dikotomia bikoitz bat besterik ez da, bi esporangio dikotomikoen konkreszentziaz lortu den laukotea.

Oraindik ere lorezilen harizpiak dikotomikoak dira, ikus Betula, Carpinus, Tilia ulmifolia, Vismea, etab.

Esporofitoen aldaketa dela eta loreak sortu ziren; esporofiloak eta hosto begetatiboak bereizi egiten dira orain: 1) Loreen oinaldean petalo eta sepaloak sortzen dira ez begetatibo eta ez esporofilo diren tarteko hostoen eraldaketatik.

Eraketa hauek lorearen babesle dira eta intsektu-ekarle.